Letra de Amodiozko Kanta
Maite zaitut Nire poltsarekin Autobusera abiatzen naizen bakoitzean Maite zaitut Bidaia luze horretan Loak ezin hartuzMaite zaitut Nirea ez den herri batean Kafesnea hartzerakoan Maite zaitut Horma grisak ikusten eta Zenbakia ematen didateneanItzultzean liburua hartu Bezain laster Loak hartzen nau Zurekin egiteko amets Eta ametsetan Maite zaitut laztana Xabierren olerki Obsesibo bat bezala Sarrik moldatutako Narrazio bat bezala Atxagaren obabako Ipuin bat bezala Mikelen istorio Odoltsu bat bezala Maite zaitut laztanaMaite zaitut Karneta erakusterakoan Miatzen nauten bitartean Maite zaitut Bi metro karratuetan Eserita itxaroten dudaneanMaite zaitut Agertu eta begiekin Dena adierazten didazunean Maite zaitut Zure eskua ikutu beharrean Kristal lodia ferekatzen dudaneanItzultzean liburua hartu Bezain laster Loak hartzen nau Zurekin egiteko amets Eta ametsetan Maite zaitut laztana Xabierren olerki Obsesibo bat bezala Sarrik moldatutako Narrazio bat bezala Atxagaren obabako Ipuin bat bezala Mikelen istorio Odoltsu bat bezala Maite zaitut laztanaMaite ditut Bisitak irauten duen Berrogei ta hamabost minutuak Zerraila hotsak Beste hilabete ikusi gabe Gogorarazten didaneanBeste kanta Ere idatz nezake Baina nahiago dut nekatuta egotea Eta esaldia Nekatzen ez zaituena Beste hamaika aldiz errepikatuko dizutItzultzean liburua hartu Bezain laster Loak hartzen nau Zurekin egiteko amets Eta ametsetan Maite zaitut laztana Xabierren olerki Obsesibo bat bezala Sarrik moldatutako Narrazio bat bezala Atxagaren obabako Ipuin bat bezala Mikelen istorio Odoltsu bat bezala Maite zaitut laztana
