Letra de Mundua Begiratzeko Leihoak
Ez ezazue leihotik so egin, esan ziguten leihoak gilotinak dira leiho hertsirekietatik, leiho betubelduetatik kanpora begiratuz gero burua gal dezakezue: botoia sakatu eta begira egizue telebista begi erakusleaEz leihotik so egin zaparroek kristalak hautsi arren bizi zaitezte intsektu domestikoekin zaudete hor zeuen hilarekin kanpoan ez dago ezer, so egileen buru ebakiak salbu eta autoak, alarma sistema gertu baina deskantsuanEz ezazue leihotik begiratuEz ikusi ortzean hegats arraunka doan basahate ubea letra hori ez dago gure alfabetoan
